Edukira joan

Benasqueko harana

Koordenatuak: 42°36′N 0°30′E / 42.6°N 0.5°E / 42.6; 0.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Benasqueko harana
Motaharan eta Leku Historiko (Espainia)
Geografia
Map
Koordenatuak42°36′N 0°30′E / 42.6°N 0.5°E / 42.6; 0.5
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Comarca of AragonRibagorza
Ur-gorputzaÉsera

Benasqueko harana (aragoieraz: Bal de Benás; benasqueraz Ball de Benás) Pirinioetako haran bat da, Huescako probintziako Ribagorza eskualdean, eta Ésera ibaiaren goi ibarrean.

Harana osatzen duten bi udalerriak Benasque eta Sahún dira. Lehenbizikoan Sarllé (Cerler) izeneko tokia dago, Aramón Cerler eski-estazioaren kokalekua.

Haranean benasquera mintzatzen da, aragoiera eta katalanaren arteko trantsiziozko hizkera edo dialektoa.

Iparraldean Pirinioetako mendikate eta mendi garaienak daude, Aneto (3.404 metro), Posets (3.309 metro) eta Maladeta (3.308 metro) nabarmenduz. Pirinioetako glaziar gehienak Benasque haranean daude.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]